MIDAS

MIDAS
Datuak
Motaerakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera2001
webgune ofiziala

MIDAS (Minority Dailies Association) Europako hizkuntza edo hiztun gutxituen nahiz eremu urrikoen egunkarietako eta hedabideetako erakundea da.[1] ingelesez, European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages edo Minority Dailies Association.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta Bolzanoko Europar Akademian (EURAC) egoitza du Bozen-Bolzanon (Italia). 2001ean sortu zen, 10 hizkuntza-komunitate baino gehiagoko egunkarietako erredakzio-buruen proposamenez, estrategiak elkarrekin koordinatzeko eta informazioa, inprimaketa eta publizitatea trukatzeko, argitalpenak saltzeko kanpainak antolatzeko eta Europako erakundeek hizkuntza gutxituei eta komunikabideei laguntzeko.

2013 urteaz geroztik Edita Slezakova eslovakiarra da Midas elkarteko lehendakaria. Slezakovak esperientzia propioa du lagun, Eslovakian hungarieraz argitaratzen den Uj Szo egunkarian egiten baitu lan. Bere zeregina da bermatzea «produkzioa segurua» dela. Hau da, enpresak bizirauteko behar bertze baliabide duela ziurtatzen du, eta, horretarako, bezeroekin zein hornitzaileekin harremanak egiten ditu eta zabalpen sistema kontrolatzen du. 2023an Euskal Herrian izan zen egun batzuetan, Midasek ekainaren 16an Donostian egin zuen batzarra gidatzeko.[1]

  1. a b Jaurena, Isabel. (2023-06-16). ««Pasiorik izan gabe ezin da kazetaritza bikaina egin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search